Beittu!

Maite Azpiazu eta Iban Garcia protagonista, ETB1eko 'Abiapuntua' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko api. 19a, 10:18
Programako bi gazte, Garciarekin. (Eitb/Abiapuntua)

Sare sozialen gaia landu zuten Abiapuntua saioaren joan den asteko atalean. Garciak bere lan egiteko egiteko modua nolakoa den, eta bidez izan dituen zailtasunak zein izan diren azaldu zien saioan gazteei.

Iban Garcia sare sozialetako eduki sortzaile azkoitiarra ETB1eko Abiapuntua saioko protagonistetako bat izan zen joan den astean. Harekin batera hitz egin zuen tarte batez Garciaren amak ere, Maite Azpiazuk. Abiapuntua saioan astero sei gazte ezberdin elkartzen dituzte, eta horiek, bikoteka, gizarte mailako hainbat gairi lotutako errealitateak ezagutzen dituzte.

Hain justu, sare sozialen gaia landu zuten telebista saioaren azken atalean, Sare sozialak, lagun edo etsai? izenburupean. Eduki sortzaile azkoitiarraren errealitatea zein den ezagutu zuten gazteek, haren lan egiteko modua, eta Azkoitiko kaleetan elkarrizketak ere egin zuten zenbait herritarrekin. Programan elkartzen diren sei gazteei beraien aurreiritziak edota pentsamoldeak azaleratzen dizkiete saioan, eta luze-zabal aritu ziren Garciarekin eta hari buruz solasean.

Honako lotura honetan ikusi daiteke Garciarekin egindako elkarrizketa zatia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide