Inkesta

Inkestan galdera berria: 'Nola iristen zara diruz hilaren amaierara?'

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko ots. 5a, 09:00

Maxixatzen.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Nola iristen zara diruz hilaren amaierara?'. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, erabiltzaileei Gabonetan piroteknia erabiltzearen inguruan galdetu zitzaien, eta 347 lagunek eman zuten botoa.

Aurreko inkestan, honako galdera hau egin zuen Maxixatzen.eus-ek: Zer iritzi duzu Gabonetan piroteknia erabiltzearen inguruan? Guztira, 347 pertsonak erantzun zioten galdera horri, eta horietatik 239k (%68,88) debekatuta egon beharko lukeela erantzun zuten; 64k (%18,44), berriz, erabilera mugatu behar luketela uste dute; eta 44 laguni (%12,68) ondo iruditzen zaio piroteknia erabiltzea. Hona hemen inkestaren emaitzak, osorik:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide