Beittu!

Nemesio Etxanizen 'Arraldea' narrazio lana irakurgai, Armiarma literatura atarian

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko ots. 3a, 10:33
Nemesio Etxaniz idazle eta apaiz azkoitiarra.

Literatur Emailuak atalean jarri du irakurgai Armiarma literaturaren atariak idazle eta apaiz azkoitiarraren Arraldea narrazioa. Guztira, bederatzi kapituluk osatutako lana da.

Armiarma literatura atariak Nemesio Etxaniz idazle eta apaiz azkoitiarrak idatzitako Arraldea narrazio lana jarri du irakurgai atariaren Literatur Emailuak atalean. Etxanizen heriotzaren urteurrenaren harira –1982ko urtarrilaren 27an zendu zen–, Armiarmak lanaren grafia gaurkotuta jarri du irakurgai azkoitiarrak duela 100 urte plazaratutako lana.

24 urte zituela, 1923. urtean kaleratu zuen Etxanizek Arraldea narrazioa. Gerra aurretik argitaratu zuen obra bakarra da, hura "ipuin zaharra" azpi-izenburua duena. Zarautzen kokatzen duen istorioa da Arraldea, eta elezaharren moldean dago idatzita, estilo jori eta hizkuntza biziz. Andima Ibinagabeitiak behin eta berriro hauspotzen omen zuen azkoitiarra nobela bat idaztera, hark narratzaile bikaintzat baitzeukan Etxaniz.

Honako lotura honetan irakur daiteke Armiarma literaturaren atariak irakurgai jarri duen Arraldea narrazioa.

Narrazio lanaren azala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide