Beittu!

Sarean ikusgai dago Marea Urdinaren bideoklip berria

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko ots. 2a, 15:18

Zeinu-hizkuntzako zatia eta elkarteko kideen azalpenak gehitu dizkiote Marea Urdinaren bideoklip ofizialari. Bizipoza elkartearen Mundu berri bat guztiontzat 3 proiektuan txertatu dituzte elkartearen abestia eta bideoklipa.

Aniztasun funtzionala duten pertsonen alde egiten duen Marea Urdina elkarteak bideoklip berria aurkeztu du. Bizipoza elkartearekin batera kaleratu du elkarteak bideoklipa, zeinu-hizkuntzako zatia eta elkarteko kideen azalpenak gehituta. Hain zuzen, elkartearen nondik norakoak eta helburuak zein diren azaltzen dituzte elkarteko bi kidek.

Bizipoza elkartearen barruko hamabi elkarteen eguneroko errealitateak, aldarrikapenak eta transmititzen dituzten baloreak, musikaren, irudien nahiz hitzen bidez bildu dituzte hirugarren urtez Mundu berri bat guztiontzat 3 proiektuan. Bizipoza elkartearen barruko elkarte bakoitzak euskal sortzaileekin elkarlanean sortzen dituzte kantak eta bideoklipak, eta Marea Urdinarena da horietako bat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide