Beittu!

Azkoitiko karilloi erlojua izan dute hizpide 'Faktoria' magazinean

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko urt. 26a, 15:33

Plazan dagoen karilloi erlojuari lotuta hainbat lagun elkarrizketatu ditu Nagore Telleria kazetariak Azkoitian, hala nola Maria Jesus eta Periko Alberdi Exkerra anai-arrebak, Juan Bautista Mendizabal Ondare zinegotzia eta Juan Carlos Perez musikaria.

Maider Segurolak gidatzen duen Euskadi Irratiko Faktoria magazinean Azkoitiko plazan dagoen karilloi erlojua izan dute hizpide gaurko saioan. Nagore Telleria kazetaria herrian izan da karilloiaren berri emateko, eta hainbat lagun elkarrizketatu ditu hark: besteak beste, Maria Jesus eta Periko Alberdi Exkerra anai-arrebek Din don abestiaren historiaz hitz egin dute; izan ere, biek, beste hainbat seniderekin batera, kantu hori sortu zuten, eta gaur egun, 12:00etan jotzen du karilloiak. Juan Bautista Mendizabal Ondare zinegotziarekin ere hitz egin du kazetariak.

Lau teilatu abestia ere jotzen du erlojuak egunero, eta horren harira, abestia sortu zuen Itoiz taldeko musikari Juan Carlos Perez ere elkarrizketatu dute magazinean; izan ere, Azkoitiko bizilaguna da hura.

Hemen entzun daiteke Perezi zein Exkerra anai-arrebei egindako elkarrizketa, 00:24:50 eta 02:30:15 unetan, hurrenez hurren.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide