Beittu!

Euskal musika taldeak eta horoskopoa tarteko, Gazteako 'Gu' irratsaioan izan da Ane Lizarralde

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko urt. 19a, 14:47

Horoskopoko hamabi zeinuak euskal talde banarekin lotu ditu Ane Lizarraldek bere Twitter kontuan, eta atzo, Gaztea irratiko Gu irratsaiora joan zen hura bere sare sozialean egindako hariari buruz hitz egitera.

Ane Lizarralde azkoitiarrak horoskopoko zeinuak euskal musika taldeekin eta abeslariekin lotu ditu bere Twitter kontu propioan (@anely). Hain justu, atzo, asteazkena, hariari buruz hitz egin zuen hark Gaztea irratiko Gu irratsaioan.

Horoskopoko hamabi zeinuak euskal talde banarekin lotu ditu Lizarraldek; esaterako, Aries zeinua Gozategi musika taldearekin edota Tauro zeinua Su Ta Gar taldearekin. Irratsaioko Maite Garmendia, Ibon Fernandez eta Alain Perez aurkezleen zeinuaren araberako musika taldeak zein diren ere argitu du azkoitiarrak.

Honako lotura honetan entzun daitezke irratsaioan esandakoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide