Beittu!

Iban Larrañaga erremontista elkarrizketatu dute ETB1eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko urt. 6a, 12:00

Atzoko saioan ETBko platoan izan zen erremontista azkoitiarra, eta binaka Beñat Segurolarekin lortu berri duen txapelaz aritu zen hizketan Xabier Sukia aurkezlearekin.

Iban Larrañaga erremontista azkoitiarra elkarrizketatu zuten atzo, osteguna, ETB1eko Biba zuek! saioan. Duela egun gutxi bigarrenez irabazi du Larrañagak Binakako Erremonte Txapelketako txapela, azkena Beñat Segurola aizarnazabaldarrarekin. Azkoitiarra atzoko elkarrizketatu nagusia izan zen. 

Hain zuzen, lortu berri duen txapelaz aritu zen hizketan Larrañaga Xabier Sukia saioaren aurkezlearekin. Orain, egun batzuetako atsedena dutela eta, ospakizunetan dabil murgilduta. Azkoitiarrak adierazi zuen "asko kostatutako" txapela izan dela. 

Larrañagaren elkarrizketa sarioaren 01:00:30etik aurrera ikus daiteke honako lotura honetan

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide