Beittu!

Antonio Sudupe 'Pio' gonbidatu dute ETB1eko 'Biba zuek!' saiora

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2023ko urt. 3a, 08:45

Atzoko Biba zuek! telebista saioan auto klasikoen zaleak elkarrizketatu zituen Xabier Sukia aurkezleak, eta horien artean Antonio Sudupe Piok hitz egin zuen. Era berean, saioan izan zen Azkoitiko Axiri Classic taldeko Oscar Bernal ere.

Antonio Sudupe Pio elkarrizketatu zuten atzo ETB1eko Biba zuek! saioan. Xabier Sukia aurkezleak auto klasikoen zaleak elkartu zituen atzoko saioan, eta saioko gonbidatuetako bat izan zen Azkoitian ibilgailu klasikoen topaketa antolatzeko lanak egiten dituen Pio.

Azkoitiarrak hainbat auto klasiko izan ditu 90eko hamarkadatik gaurdaino. Hain zuzen, Piok bere bilduma aurkeztu zuen telebistako platoan. Horien artean, Renault 8 TL izeneko autoa du azkoitiarrak, eta adierazi zuen auto hori dela bere "kuttunenetako bat". Lehen ibilgailu klasikoa nola eskuratu zuen ere azaldu zuen. Era berean, auto klasiko horiekin egiten dituen irteerak zein diren eta zer nolako ekintzetan parte hartzen duen ere azaldu zuen hark.

Zerbait beranduxeago elkarrizketatu zuten Azkoitiko Axiri Classic taldeko Oscar Bernal ere. Zumaiarrak, bereziki, ibilgailu klasikoen prestaketaz hitz egin zuen telebista saioan.

Honako lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide