Inkesta

Inkestan galdera berria: 'Beharrezkoak al dira Gabonetako argiak?'

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko abe. 10a, 09:00
Balda plazan iaz jarri zituzten Gabonetako argiak.

Maxixatzen.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Beharrezkoak al dira Gabonetako argiak'. Eman botoa honako lotura honetan. Aurreko inkestan, erabiltzaileei herriko zein menditara igotzen diren gehien galdetu zitzaienean, 203 lagunek eman zuten boza.

Aurreko inkestan, honako galdera hau egin zuen Maxixatzen.eus-ek: Herriko zein menditara igotzen zara gehien? Guztira, 203 pertsonak erantzun zioten galdera horri, eta horietatik gehienek (81) Munoaundi erantzun zuten. Herritarrek gehien igotzen duten bigarren mendia Kakueta da (53), eta Oleta hirugarrena (31). Hona hemen inkestaren emaitzak, osorik:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide