Beittu!

Anari Alberdi elkarrizketatu dute 'Hitzokei' telebista saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko abe. 2a, 11:08

Alberdik ondu duen lehen literatur lanaren nondik norakoak kontatu dizkio saioaren aurkezle Urko Aristiri.

Anari Alberdi azkoitiarrak Gari eta goroldiozko aurreneko eleberria kaleratu berri du, eta lan berria aurkezteko elkarrizketa egin diote ETB1eko Hitzokei saioan. Alberdik proiektuaren nondik norakoak kontatu dizkio Urko Aristi aurkezleari, lotura honetan ikus daitekeenez.

Musikagintzatik nobelagintzara salto egin, eta duela bi aste kaleratu zuen azkoitiarrak aurreneko liburua: Gari eta goroldiozko (Susa). Horren ondotik, herritarren aurrean aurkeztu zuen lana Alberdik, joan zen ostegunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide