Beittu!

Eneritz Furyak abeslariak Matadeixen grabatu du 'Ihia' abestiaren bideoklipa

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko aza. 29a, 10:10

Bere ibilbideko zenbait abesti moldatzen ari da, horien bertsio berriak egiteko asmoz. Abesti horietako bat da Ihia abestia. Emadan diskoko Junco abestiaren moldaketa da Ihia, eta haren bideoklipa grabatu dute Azkoitian.

Eneritz Furyak abeslaria bere zenbait kanta moldatzen ari da, haien bertsio berriak egiteko asmoz. Hain zuzen, 2021ean argitaratutako Emadan diskoko Junco abestitik Ihia izeneko abesti berria sortu du Irungo (Gipuzkoa) abeslariak, eta moldatu berri duen abestiaren bideoklipa Azkoitiko Matadeixe barruan grabatu dute. Mono Irazi, Paxkal Irigoien eta Josu Usobiaga Uso bateria jotzaile azkoitiarra izan ditu bidelagun Eneritz Furyak abeslariak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide