Beittu!

Bulegok 'Irulegiko eskua'-ri eskainitako abestia, entzungai

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko aza. 19a, 11:11

Irulegiko esku izeneko abestia kaleratu du Azkoitiko musika taldeak, eta dagoeneko entzungai dago. Aranzadik aurkikuntzaren berri eman eta lau egunetara plazaratu du abestia Bulegok. "Kantu honen sorrera albiste honek guri barruan sortu digunaren adierazle azkar bat da", adierazi dute musikariek. Tomas Lizarazuk idatzi ditu abestiaren hitzak. 

Joan den astelehenetik ahoz aho dabil Irulegiko eskua. Aranzadi zientzia elkarteak Arangurengo (Nafarroa) Irulegi mendian egindako aurkikuntzak euskara idatziaren orain arteko kronologia hankaz gora jartzeko bidea ireki du, besteak beste. Kristo aurreko I. mendeko brontzezko eskua eta haren idazkunetan datorren sorioneku hitza jokoa ematen ari dira egunotan, eta horri abestu nahi izan dio Azkoitiko Bulego musika taldeak.

Hain zuzen, Irulegiko esku izeneko abestia kaleratu du Bulegok, eta dagoeneko entzungai dago. Aranzadik aurkikuntzaren berri eman eta lau egunetara plazaratu du abestia Azkoitiko musika taldeak. "Kantu honen sorrera albiste honek guri barruan sortu digunaren adierazle azkar bat da. Gure bihotzetatik zuen belarrietara. Bizirik egon bedi", adierazi du Bulegok. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide