Beittu!

Lurdes Umerez azkoitiarrak egindako Elbira Zipitriaren eskultura, Gipuzkoako foru jauregian

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko ira. 29a, 16:40
Umerez, irudian, ezkerretik bigarrena. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Pedagogo zumaiarraren estatua jarri dute gaur, osteguna, Gipuzkoako foru jauregiaren ohorezko patioan, eta azkoitiarrak sortu du brontzezko artelana.

Elbira Zipitria Irastortza zumaiarraren omenezko eskultura jarri du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak foru jauregiaren ohorezko patioan. Lurdes Umerez artista azkoitiarrak sortu du "Euskal Herriaren, euskal eskolaren eta euskararen azken hamarkadetako bilakaeran pertsona erabakigarria" izandakoaren omenezko eskultura. Pedagogo zumaiarraren argazki ezagun eta bakanetako baten oinarritutako brontzezko eskultura sortu du hark. "Artelanaren oinarri gisa landutako piezan, berriz, haren ikasleek koadernotan lantzen zituzten olerkiak, marrazkiak eta eragiketak ikusi ahalko dira, klandestinitatean sortutako lehen ikastola haien pedagogia aurreratuaren lekuko".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide