Beittu!

Udane Juaristi Erlo Telebistan, Orion egin duen muralaz solasean

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko ira. 22a, 08:37

Kostako herri horretako historiako elementu esanguratsuak jaso ditu Azkoitiko margolariak lan berrian. Gaur bukatu asmo du murala. 

Arraunlariak, arrantzaleak eta beste hainbat elementu ditu Udane Juaristi azkoitiarrak Orion egin duen mural berriak. Izan ere, kostako herri horretako historiako elementu esanguratsuak jaso ditu margolariak lan berrian. Hondartzara doan bidean egin du murala, kanpineko hormaren kanpoaldean.

Gaur bukatu asmo du Orioko muralaren prozesua, eta lana ia osatuta duela, Erlo Telebistarekin elkartu zen atzo Juaristi, mural berriaz azalpenak emateko. Herritar batzuen iritziak ere jaso dituzte bideo honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide