Beittu!

Tta-kun taberna, ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko ira. 15a, 09:00

Tta-kun tabernako Nahikari Gogortzak, Arkaitz Romerok eta Alicia Suarezek txahal masailak tabernan nola prestatzen dituzten azaldu dute.

Joseba Argiñanok ETB1en aurkezten duen Sukalerrian saioak tarte bat egin du Azkoitiko Tta-kun taberna barrutik zein kanpotik erakusteko. Hasteko, tabernan eskaintzen dituzten zenbait plater eta pintxo aurkeztu zituen tabernako Nahikari Gogortza lankideak, eta ondoren, txahal masailak prestatu zituzten Alicia Suarez tabernako sukaldariak eta biek.

Taberna martxan noiz jarri zuten esanez hasi zen Gogortza kameren aurrean, eta ondoren, tabernaren sukaldeko lana nolakoa den adierazi zuen. Era berean, taberna izenaren jatorria zein den ere esan zuen; izan ere, txalapartak ateratzen duen soinua edo hotsa da tta-kuna. Tabernari buruzko bestelako hamaika kontu kontatzeaz gain, txahal masailen errezeta aurkeztu zuen bukatzeko Gogortzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide