Beittu!

Donostiako Euskadi plazan jarri dute Xebas Larrañagak egindako Leizaolaren eskultura

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko ira. 12a, 12:43

Larrañagak egindako brontzezko eskultura Gipuzkoako Foru Jauregiko ohorezko patioan egon da 15 urtez. Inaugurazio ekitaldian izan da artista azkoitiarra.

Jesus Maria Leizaola lehendakari ohiaren eskultura inauguratu dute gaur, astelehena, Donostiako Euskadi plazan. Hain zuzen ere, Azkoitian du jatorria artelanak: Xebas Larrañaga artista azkoitiarrak sortu zuen, eta 2007an Gipuzkoako Foru Aldundiari saldu zion hark eskultura. Azken 15 urteetan, ordea, Gipuzkoako Foru Jauregiko ohorezko patioan egon da brontzezko eskultura, eta erakundeak Donostiako Udalari laga dio orain.

Gaur, astelehena, inauguratu dute eskultura Donostiako Euskadi plazan, eta Leizaolaren senideekin zein erakundeetako ordezkariekin batera izan da Larrañaga (irudian, eskuinean).

(Argazkia: Eusko Jaurlaritza)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide