Inkesta

Inkestan galdera berria: 'Zein sare sozial erabiltzen duzu gehien?'

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko ira. 4a, 08:45

Maxixatzen.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Zein sare sozial erabiltzen duzu gehien?'. Eman botoa honako lotura honetan. Joan zen hilean herriko eragileren bateko kide al ziren edo ez galdetu zitzaien erabiltzaileei, eta 34 pertsonak eman zuten botoa.

Aurreko inkestan, honako galdera hau egin zuen Maxixatzen.eus-ek: Herriko eragileren edo talderen bateko kide al zara? Guztira, 34 pertsonak erantzun zioten galdera horri, eta horietatik gehienek (17) baiezko botoa eman zuten. Hamar izan ziren ezezko boza eman zutenak, eta seik eragileren edo talde baten kide izan zirela zehaztu zuten. Era berean, erabiltzaile batek etorkizunean talderen bateko kide izatea gustatuko litzaiokeela erantzun zuen. Hona hemen inkestaren emaitzak, osorik:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide