Beittu!

Xabier Gantzarainek egin du Jose Luis Otamendiren 'Landura' liburuaren azala

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko abu. 19a, 09:05
'Landura' liburuaren azala. (Susa)

Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrak Landura izeneko poesia liburu kaleratuko du irailean. Susa argitaletxearekin plazaratuko du lana, eta Xabier Gantzarainek egin du haren azala. Beste hainbat liburu azal ere egin izan ditu Gantzarainek.

Jose Luis Otamendik poesia liburu berria plazaratuko du irailean: Landura. Susa argitaletxearekin argitaratuko du lana, aurretik idatzi dituen beste hainbat libururen gisan. Otamendiren liburuaren aurkezpena noiz izango den ez du zehaztu oraindik argitaletxeak, baina azalaren irudia jarri du Twitterren. Xabier Gantzarain azkoitiarrak egina da azala.

Beste hainbat azal ere egina da Gantzarain, hala nola Otamendi beraren Euri kontuak (1999) eta Disoluzio agiriak (2019), Harkaitz Canoren Neguko zirkua (2005) zein Fakirraren ahotsa (2018) nahiz Julen Belamunoren Hotz industriala (2020) lanenak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide