Beittu!

'Maieutika' elkarrizketa saioa jarri du abian Iñigo Etxanizek

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko abu. 2a, 12:22

Azkoitiarraren asmoa da zenbait herritar elkarrizketatzea, eta bide batez saio entretenigarri bat sortzea. Buruan aspalditik zuen asmoa gauzatu du horrela Etxanizek, Youtuben kanala sortu eta lehen elkarrizketa ikusgai jarrita. Maite Lopez Las Heras idazlea izan da saioko lehen protagonista.

Iñigo Etxaniz azkoitiarrak Maieutika izeneko saioa jarri du martxan, eta horretarako, kanala sortu du Youtuben; Etxanizek azkoitiarrei egindako elkarrizketak igoko ditu aldiro-aldiro sortu berri duen kanalera. Etxanizek azaldu du elkarrizketa saio bat egiteko asmoa "aspalditik buruan" zuela, eta azkenean "martxan jartzea" erabaki duela.

Azkoitiarraren asmoa da herritarrei elkarrizketak egitea, interesa dutenei "tarte entretenigarri bat" eskaintzeko. Hori horrela, dagoeneko ikusgai dago Maieutika saioko lehen elkarrizketa. Maite Lopez Las Heras idazle azkoitiarrari egin dio hark lehen elkarrizketa.

Hona hemen elkarrizketa osorik:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide