Beittu!

'Hankak lurrien' saio berezia, Iñaki Segurolaren omenez

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko eka. 1a, 10:31
Miel Rodriguez, Garbiñe Larrea eta Xabier Arenaza, pijamak soinean dituztela, Matadei kanpoan.

Hankak lurrien saioko partaideetako bat zen Segurola, eta haren omenez, programa berezia grabatu dute Miel Rodriguezek, Xabier Arenazak eta Garbiñe Larreak, pijamak soinean eta Cheetos gozokiak janez.

Azkoitiko Kontrako Eztarrixe irratiko Hankak lurrien saioko partaideetako bat zen Iñaki Segurola, eta hura hil zenetik, ez zuten saio gehiago grabatu. Asteartean, dena den, Segurolaren faltan, programa berezi bat egin zuten irratsaioan ohiko partaide diren Miel Rodriguezek, Xabier Arenazak eta Segurolaren andrelagun Garbiñe Larreak. Modu ezin bereziagoan egin zuten, gainera, saioa: Segurolak hainbeste maite zuen eta Permanent tourist idatzita daraman pijama jantzi zuten hirurek, eta Cheetos gozokiak janez oroitu zuten falta duten laguna.

Lotura honetan entzun daiteke saioa osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide