Beittu!

Jose Cruz Gurrutxaga aktorea elkarrizketatu dute Hamaika Telebistan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko mai. 30a, 09:48

Azkoitiarrak urteak daramatza interpretazio munduan. Telesailak, antzerki sortak eta bikoizketak ez ezik, azkenaldian bakarrizketetan murgildu da. Hamaika Telebistak elkarrizketatu du Gurrutxaga aktorea.

Jose Cruz Gurrutxaga aktore azkoitiarra genero askotan murgildu da aktore ibilbidea hasi zuenez geroztik. Umorea izan zen lehenengoa eta orain Arranopola! estreinatu berri du Gasteizko Komedialdia jaialdian. Stand up comedy formatuak egunerokotasunari buruz aritzeko aukera ematen dio, nola ez, beti umoretik abiatuta. Gurrutxagak nabarmendu du antzerkian euskaldunek "bide propioa" egiteko beharra dutela.

Ikusi hemen Hamaika Telebistak aktore azkoitiarrari egindako elkarrizketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide