Beittu!

Atano X.a, Buruz Buruko Txapelketa irabazi duten txapeldun historikoen artean

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko mai. 27a, 17:33
Atano X.a beheko ilaran, erdian. (Baiko)

Buruz Buruko Txapelketa historian zehar irabazi duten pilotariak Sondikan (Bizkaia) elkartu dira bazkaria egiteko. Atano X.ak birritan jantzi zuen lehen mailako Buruz Buruko Txapelketa.

Datorren igandean, maiatzak 29, jokatuko dute Lasok eta Ezkurdiak 2022. urteko lehen mailako buruz buruko pilota txapelketaren finala, Iruñeako Nafarroa Arena pilotalekuan. Hitzordu hori aitzakiatzat hartuta, lehen mailako buruz buruko txapelketa historian zehar irabazi duten pilotariak Sondikan (Bizkaia) elkartu dira gaur, ostirala, bazkaria egiteko. Luziano Juaristi Atano X.a pilotari azkoitiarra, esaterako, han izan da.

Azkoitiarrarekin batera elkartu dira egun profesional mailan ari diren pilotariak zein duela urte batzuk aritu zirenak: Erik Jaka, Abel Barriola, Aimar OIaizola Olaizola II.a, Mikel Urrutikoetxea, Patxi Eugi, Ignacio Gorostiza, Oinatz Bengoetxea Bengoetxea VI.a, Fernando Arretxe, Patxi Ruiz eta Iker Irribarria.

Atano X.a lau aldiz jokatutakoa da buruz burukoaren finala, eta erdiak irabazi zituen. Hain zuzen, 1966. urtean jantzi zuen txapela lehendabizikoz: Hilario Azkarateri 22 eta 18 irabazi zion Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan. 1968an lortu zuen bigarren buruz buruko txapelketa, Donostian. Orduan ere, Azkarateri irabazi zion azkoitiarrak (22 eta 17).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide