Beittu!

Jose Luis Zubizarreta Iraurgi SBko koordinatzailea elkarrizketatu dute ETB1ko 'Egun On Euskadi' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko mai. 24a, 16:25

Mailari eutsi izanaz aritu da ISBko kirol zuzendaria ETB1en. Era berean, taldeak egin duen denboraldia eta klubak dituen asmoak jakinarazi ditu Xubik.

Etxean jokatutako azken partida irabazita, Urrezko LEB saskibaloi ligan jarraituko du beste urtebetez Juaristi ISB taldeak. Gaur, asteartea, Jose Luis Zubizarreta Xubi klubeko koordinatzailea elkarrizketatu dute ETB1eko Egun On Euskadi saioan.

Zubizarretak nabarmendu du, harrobia landuz, Iraurgi SBk "Gipuzkoako saskibaloi harrobiari laguntzeko taldea" izan behar duela. Era berean, "pozik" agertu da taldeak denboraldian zehar erakutsi duen mailagatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide