Beittu!

Mexikoko 'Irreversible' erakusketan parte hartu du Gorka Larrañagak

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko mai. 23a, 15:37
'Irreversible' erakusketaren aurkezpeneko irudi bat. (Utzitakoa)

Mexiko Hiriko Arte Ederren metro geltokian ikusgai jarri dituzte hamalau euskal artistaren lanak, eta horien artean dago Gorka Larrañaga azkoitiarraren lan bat.

Astrolab Mexico ekoiztetxearen eskutik, hamalau euskal artistaren artelanak jarri dituzte ikusgai Mexiko Hiriko Arte Ederren metro geltokian, Irreversible deituriko erakusketan. Tartean, Gorka Larrañaga azkoitiarraren lan bat dago, eta egunotan Mexikon izan da hura erakusketaren inaugurazioan. Lanok bi astez egongo dira ikusgai Arte Ederren geltokian, eta datorren azaroan Donostiako Arteztu galerian erakusketa bera jarriko dute, baina kasu honetan, hainbat artista mexikarren lanekin.

Honakoak dira Irreversible erakusketan parte hartu duten gainontzeko euskal artistak: Jose Zugasti, Iñaki Larrañaga, Marina Barrena, Irati Laburu, Iker Antia, Edurne Gonzalez, Xabier Azurmendi, Maritxu Intxausti, Oaia Perurena, Nahiko Azurmendi, Olaitz Irigarai, Keixeta eta Baroja Collet.

Hainbat instituziok lagunduta sortu dute Irreversible erakusketa, eta laguntzaile horien artean dago Azkoitiko Udala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide