Ramona's First Evil Boyfriend taldeko bikotea aurkeztu dute ETB1eko 'EITB Kultura' saioan

Erabiltzailearen aurpegia

EITB Kultura saioan elkarrizketatu dituzte musika taldeko Andrea Pozo eta Jose Mari Unanue. Bikoteak azken lana aurkeztu du kameren aurrean, eta bi abesti ere eskaini dituzte.

ETB1eko EITB Kultura saioko kideak Azkoitiko Matadeixen elkartu dira Ramona's First Evil Boyfriend musika taldearekin. Martxoan atera zuten Mnemosyne diskari buruz aritu dira Andrea Pozo eta Jose Mari Unanue, eta bi kanta ere eskaini dituzte.

Musika taldea pandemia garaian sortu zen. Elkarrekin bizi ziren orduan ere, eta egun batean abesti batzuk sortzeko erabakia hartu zuten. Etxean aurkitutako kasete txiki batekin hasi ziren grabatzen kanta haiek, eta sare sozialetara igo zituzten gero. Azken diskoaren giroa "finkoa" izatea nahi zuten, "zerbait kontzeptuala" sortu nahi baitzuten. Abestietan bezala, musikan ere "zerbait konkretua" nahi zuten. Kontu horiez eta bestelakoez hitz egin dute Pozok eta Unanuek EITB Kultura saioan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide