Beittu!

Juan Luis Zabala idazle azkoitiarra, ETB1eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko mai. 17a, 09:00
Juan Luis Zabala, telebistan. (ETB)

'Mina hartzeko ere' bere azken lanaz aritu zen solasean Zabala ETB1en. Beldurra ardatz duen lanaren inguruko azalpenak eman zituen azkoitiarrak.

Juan Luis Zabala idazle eta kazetari azkoitiarrak Mina hartzeko ere poema-liburu berria aurkeztu zuen atzo, astelehena, ETB1eko Biba zuek! saioan. Beldurra da Zabalaren azken lan berri horren ardatza; beldurra minari, zahartzeari, gaixotzeari, hiltzeari… baita euskararen gainbeherari eta indar espresioa galtzeari ere. Nabarmendu zuen literatura "jolasa" era badela, baina "ez jolas hutsa".

Azkoitiarra haurtzarora itzuli da poema-sorta horretan, mundua zer den jakin aurreko garaira. Zabalak haur eta gazte literatura, poesia, nobela, komikia, narrazioa, biografia eta itzulpena landu izan ditu, besteak beste. Atzo bere azken lanaz eta bestelako hamaika kontuz aritu zen Maialen Arzallus eta Xabier Sukia telebista saioko aurkezleekin batera.

Honako lotura honetan ikus daiteke atzoko saioa osorik. Idazle azkoitiarraren elkarrizketa 1:03:00an hasten da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide