Beittu!

Aitor Leon musikari azkoitiarra, ETB1eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko urt. 22a, 11:25

Musikari azkoitiarrak Solsticio de invierno diskoa kaleratu zuen abenduaren erdialdean, eta bere lehen lan luzearen berri eman zuen Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleen saioan. 

Aitor Leon musikari azkoitiarra elkarrizketatu dute ETB1eko Biba zuek! telebista saioan. Leonek abenduan kaleratu zuen bere lehen diskoa, Solsticio de invierno deiturikoa. Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia aurkezleek zuzentzen duten saioan izan zen atzo, ostirala, azkoitiarra, diskoa aurkezten.

Autoekoizpenaren bidea hautatu Leonek bere lehen diskoa plazaratzeko. Horren aurrean, musikariak azaldu du lan guztia "berak bakarrik" egin duela, zertarako "gai" den ikusteko. Lanaren berri emateaz gain, Leonek Biok Garena abestia kantatu zuen zuzenean, Biba zuek! saioa aurkezten duten platoan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide