Beittu!

Udane Juaristi protagonista, ETB1eko 'EITB Kultura' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko urt. 17a, 13:57

Udane Juaristi artistaren txokoan, Urrategi auzoan, izan da EITB Kultura saioa. Artista azkoitiarraren margolanak ikusi, bere lan egiteko modua ezagutu eta azkenaldian egindako muralen berri eman dute telebistan.

ETB1eko EITB Kultura saioan elkarrizketatu dute Udane Juaristi artista azkoitiarra. Koadroak eta muralak egiten ditu artista azkoitiarrak, eta telebista saioan munduko zehar egindako muralen berri eman du. Era berean, artista azkoitiarrak bere lan egiteko modua nolakoa den azaldu du elkarrizketan.

Azkoitiarrak dio lanak egiteko inspirazioa kalean aurkitu izan duela beti. "Kontrastea da hemen natura ederra dugulako, baina nire koadroek islatzen dutena zeharo urbanoa da", azaldu du kameren aurrean. Juaristik dio artelanak egiteko "norbere buruari galtzen utzi" behar zaiola. "Esango nuke, egun une horretan nagoela". Azken lanetan kolore "planoagoak" eta "biziagoak" ari da sartzen Udatxo, eta irudi aldetik "minimalistagoa" da. "Ez dut lanekin irudi erreala irudikatzeko beharrik. Barruak nahikoa dela esaten didanean, nahikoa izaten da".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide