Amaia Elias dekoratzailea Euskal Telebistako 'Sukalerrian' saioan agertu da

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko urt. 14a, 16:11

Marie Kondoren metodoan oinarrituta, Amai metodoa garatu du azkoitiarrak, eta horren inguruan aritu da hizketan Joseba Argiñanoren saioan.

Amaia Elias dekoratzaile eta antolatzaile azkoitiarra ETB1eko Sukalerrian saioan agertu da gaur, ostirala. Marie Kondo metodoaren aholkulari ofiziala da Elias, eta, gainera, Amai deituriko metodo propioa garatu du. Horren inguruan eta bere ogibidearen beste hainbat xehetasunen inguruan mintzatu da azkoitiarra Joseba Argiñano sukaldariarekin, eta, bide batez, Reuben sandwicha prestatu dute saltsa errusiarrarekin eta artaburu frijituekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide