Beittu!

Intza Arakistain artista, ETB1eko 'EITB Kultura' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2022ko urt. 13a, 09:00

Azkoitiarrak Nize taldean jotzen du, tatuajearen munduan dago murgilduta eta margotu ere egiten du. Bere estudiora gerturatu dira 'EITB Kultura' saioko kideak bere obra ezagutzera: koloreak, abstrakzioa eta egiteko modu berrien bilaketa uztartzen ditu Arakistainek.

ETB1eko EITB Kultura saioan elkarrizketatu dute Intza Arakistain sortzaile azkoitiarra. Betidanik marraztu izan du Arakistainek eta Arte Ederren Graduko laugarren mailan hasi zen margotzen. Marrazkiak eman ahal ezin ziezaiokena pinturak eman ahal ziezaiokela ohartu zen orduan, eta interesa areagotuta pinturako master bat egin zuen.

Egun, masterrean ezagutu zituen ikaskideekin estudio bat elkarbanatzen du Arakisteinek. Nize taldeko kidea ere bada azkoitiarra eta tatuajeak egiten ere hasi da. "Nire bidea bilatzen ari naiz", azaldu du ETB1eko kameren aurrean azkoitiarrak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide