Anariren 'Habiak' diskotik abiatuta, 11 artelan

Erabiltzailearen aurpegia
Anari Gutun Zuria ekitaldian eskainitako kontzertuan.

Anariren Habiak diskoko abestietan oinarrituta 11 artelan egin dituzte Euskal Herriko hainbat artistek; tartean, Izibene Oñederra azkoitiarrak egin du obra. Bilboko Euskararen Etxean daude ikusgai.

Bilboko Euskararen Etxean ikusgai daude atzotik Anariren Habiak diskoko abestietan oinarritutako 11 artelanak. Atzo, gainera, kontzertu-solasaldia ere eskaini zuen azkoitiarrak Euskararen Etxearen aurreko plazan. Izan ere, Aritz Branton Booktegi atariko buruak antolatuta, pieza bisual bana sortu dute Euskal Herriko hainbat artistak Anariren abestietatik abiatuta, eta tartean dago Izibene Oñederra azkoitiarra.

Berria.eus-en egitasmo horren inguruko erreportajea egin dute, eta Oñederrak dio lehen abestiari "estuki" lotu beharrean, Anarik Habiak diskoan irudikatzen duen unibertsoan murgiltzea izan dela bere asmoa. Abesti bat izan du sortzaile bakoitzak bere pieza sortzeko oinarritzat, eta, horregatik, artelanekin batera, hari dagokion diskoko hitzak topatuko ditu bisitariak erakusketan. Diskoa abiatzen duen Habiak abestiarena, adibidez, Izibene Oñederrak sortutakoaren azpian jarri dute.

Honako lotura honetan irakur daiteke Berria.eus-en egindako erreportajea, osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide