Xebas Larrañagak egindako Leizaola lehendakariaren estatua lekualdatu egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia
Xebas Larrañaga artistak egindako Leizaolaren estatua. (GFA)

Xebas Larrañaga artista azkoitiarrak egindako Jesus Mari Leizaola lehendakaria zenaren estatuak kokaleku berria izango du hemendik aurrera. Eider Mendoza Gipuzkoako foru bozeramaileak sarean adierazi duenez, 42 urte bete dira gaur, abenduak 15, hura herbestetik itzuli zenetik. Gaur egun, Foru jauregian dago estatua, eta Donostiako Euskadi plazara lekualdatuko dute orain.

Honako lotura honetan irakur daiteke Andoni Elduaien kazetariak Xebas Larrañagari egindako erreportajea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide