Iñigo Aranbarri aktoreak 'La casa de papel' telesailean parte hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko abe. 13a, 10:49
Iñigo Aranbarri aktorea. (Argazkia: Loinaz Actores)

Telesailaren azken denboraldiaren bigarren zatia aurkeztu berri dute, eta azkoitiarrak kapitulu batean parte hartu du.

Mundu osoan zehar ezaguna egin da La casa de papel telesaila. Abenduaren 3an kaleratu zuten ikus-entzunezkoaren bosgarren denboraldiko bigarren zatia. Guztira, bost kapitulu berri aurkeztu dituzte, eta kapitulu horietako batean parte hartu du Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarrak.

Aranbarrik bere sare sozialetan eman du berria. "Plazera da 'fenomeno' honen parte izatea, eta horren maitasun handiz hartu nauen talde tekniko guztia ezagutzea". Aranbarriz gain, euskal aktore ugarik parte hartu dute telesailean, besteen artean, Itziar Ituñok eta Ramon Agirrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide