Iñaki Soraluzek eskarolei buruzko argibideak eman ditu ETB1eko 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko abe. 11a, 13:00

Azkoitiko Korta baserriko Iñaki Soraluzek eskarola mota ezberdinak nola landatzen dituen eta zertarako erabil daitezkeen azaldu du Joseba Argiñano sukaldariaren telebista saioan.

Azkoitiko Korta baserriko Iñaki Soraluze elkarrizketatu dute ETB1eko Sukalerrian saioan. Eskarola mota desberdinak aurkeztu ditu azkoitiarrak Joseba Argiñano sukaldariak gidatzen duen telebista saioan.

Lantegian hasi zen lanean Soraluze, eta gero eraikuntzara egin zuen jauzia. Azkenean, ordea, baratzetik bizimodua atera zitekeelakoan eta lan hori "oso gustukoa" zuelako, baratzean lan egitea erabaki zuen. "Baratzekoa ez da horren lan gogorra; ikasi egiten da lan egiten, eta ikasiz gero, guztia ondo egiten da", azaldu du saioan.

Soraluzek dioenez, "garrantzia handia" ematen dio produktu ekologikoak lantzeari. "Modu ekologikoan lan eginda, landareak beren denboran hazten dira, ez dute bestelako animalien aurkako pozoirik eta material naturalekin lantzen dira. Era berean, askoz ere osasuntsuagoak dira". Eskarola leunaren eta kizkurraren artean zer desberdinatasun dauden azaldu ditu, baita horiek nola lantzen dituen eta zertarako erabil daitezkeen ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide