Kontzejupea, 1966ko pilota partida batean

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko urr. 17a, 09:18
Kontzejupen jokatutako pilota partida bat, 1966an. (Josu Arroitajauregiren bilduma)

Return to Basque Twitter kontuaren atzoko protagonista Azkoitiko Kontzejupea izan zen. Euskal Herriko argazki zaharrak inguratu eta argitaratzen ditu Return to Basque erabiltzaileak, eta pilota munduko zenbait argazki ari da argitaratzen azken egunotan. Atzo, esaterako, Azkoitian egin zuen geldialdia, herriko pilotaleku berezienari tartea egiteko.

Atzoko argitalpenean, "Azkoitia, 1966" esaldiarekin lagunduta egin zuen publiko argazkia Twitter kontuak. Josu Arroitajauregi argazkilari zenarena bildumakoa da irudia. Pilotariak zein diren ez du zehazten txioak, baina Azkoitiko herriak pilotarako izan duen zaletasuna eta orduko giroa ederki jasotzen ditu argazkiak.  

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide