Landakanda omendu dute ETB1eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko urr. 4a, 08:31

Izer, Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariek pandero jotzailea zenaren inguruan hitz egin zuten. Amaieran, Landakandari eskainitako abesti bat ere jo zuen telebistan hirukoteak.

Ramon Zubizarreta Landakanda pandero jotzailea zena omendu zuten joan den ostiraleko ETB1eko Biba zuek! telebista saioan. Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus aurkezleek gidatutako saioan parte hartu zuten Iosu Arrizabalaga Izer, Jose Luis Garmendia Laja II.a eta Eugenio Gisasola Lutxurdio trikitilariek, eta hirukoteak Landakandaren inguruan hitz egin zuen.

Izerrek, Laja II.ak eta Lutxurdiok azaldu zuten Landakanda beraientzat zer izan den. Era berean, trikitixarentzat Laja eta Landakanda zeinen garrantzitsuak diren azpimarratu zuten. Bestelako anekdota batzuk ere azaldu zituen hirukoteak. Aurkezleek hiru trikitilariei egindako elkarrizketa tartea amaitzeko, gainera, Landakanda izeneko abestia eskaini zuten platoan.

Honako lotura honetan ikus daiteke bideoa osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide