Euzkitzeren podcasta, beren belaunaldiko bertsolarien pasadizoez

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko ira. 29a, 11:08

Xabier Euzkitzek bere belaunaldiko bertsolariei buruzko gertakariak, pasadizoak nahiz gogoetak kontatu zituen Bertsolari aldizkariaren 120. zenbakirako. Egañaren belaunaldia deitu zioten zenbaki hari, eta garai eta giro hartako bertsolariek hartu zuten hitza.

Haiek kontatutako pasadizo horietako batzuk podcastetan ere jaso zituzten, eta Euzkitzek kontaturiko bizipenekin osaturikoa kaleratu du orain Bertsolarik, soinu efektuak gehituta. Iñaki Muruari Irisarrin jarri zioten isuna, Sebastian Lizasok puruarekin hildako arrainak eta Mikel Mendizabalen ingeles maila izan ditu hizpide Euzkitzek.

Bertsolariko kideen arabera, belaunaldi hark "lurrikara txiki bat" sortu zuen bertsolaritzaren historian. Egañaren belaunaldi deiturikoari lotuta, hainbat bertsolarirekin hitz egin dute, hala nola Mikel Mendizabalekin, Iñaki Muruarekin, Millan Telleriarekin, Anjel Mari Peñagarikanorekin, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxerekin, Jokin Solozabalekin, Xabier Euzkitzerekin eta Sebastian Lizasorekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide