Beittu!

Joseba Beristainek musika jarri dio Gipuzkoa Turismoaren kanpainako bideoari

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko uzt. 30a, 08:00

Musikari azkoitiarrak egin du bideorako musika. Minutu bateko bideoan Gipuzkoako kostaldeko eta barrualdeko zenbait txoko esanguratsu ikus daitezke.

Joseba Beristainek Gipuzkoa Turismoak aurtengo urterako egin duen kanpainarako bideoari musika jarri dio. Musikari azkoitiarrak hainbat musika tresna baliatu ditu bideorako, besteak beste, pianoa, txalaparta eta Gipuzkoaren bereizgarria den soinu giroa nahiz animalia soinuak. 

Beristainek sare sozialen bidez eskerrak eman dizkie Aitor Furundarena  Dani Trujillo musikariei eta SFX musika liburutegiari. Era berean, honakoa idatzi du: "Aurtengo Gipuzkoa Turismoaren kanpainarako musika egiteko plazerra izan dut. Gipuzkoara etortzeko gogoa du, ezta?".

Joseba Beristain musikaria.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide