Beittu!

Txikia IV.a aizkolaria elkarrizketatu dute ETB1eko 'Udak dakarrena' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko uzt. 27a, 11:57

Txikia IV.a aizkolariak Aitzol Atutxarekin parte hartu du binakako Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa, eta irabazi egin dute. Aizkolaritza pixka bat eraldatzeko asmotan, Sherpa.ai enpresarekin elkarlanean antolatu dute txapelketa aizkolariek. 

Julen Alberdi Txikia IV.a aizkolari azkoitiarra ETB1eko Udak dakarrena telebista saioan elkarrizketatu zuten atzo, astelehena. Julian Iantzia aurkezleak gidatzen duen saioan parte hartu zuen Txikia IV.a aizkolariak Aitzol Atutxarekin batera. Bikoteak Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa irabazi zuen. Aurkezleak txapelketa berriaz, aizkolaritzaren egungo egoeraz, eta, oro har, herri kirolez galdetu zien bi aizkolariei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide