Naike Saralegi tatuatzaileak bere lanbidearen berri eman du ETB1eko 'Udak dakarrena' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko uzt. 24a, 08:45

Julian Iantzi telebista aurkezleak gauetan gidatzen duen telebista saioan parte hartu zuen azkoitiarrak. Tatuatzaile munduan nola murgildu zen eta egungo joerak zein diren azaldu zuen Saralegik.

Naike Saralegi tatuatzaile azkoitiarrak ETB1eko Udak dakarrena telebista saioan parte hartu du aste honetan. Julian Iantzi telebista aurkezleak egindako galdera sortari erantzun behar izan zion Saralegik. 

Saralegik azaldu zuen sare sozialetan ikusten dutela askok egin nahi dituzten tatuajeak. Azkoitiarra online ikastaro bat ikusita hasi zen tatuajeen munduan. Gazteen artean ohikoenak tatuaje txikiak direla azaldu zuen, eta mutilek, oro har, tatuaje handiagoak egiten dituztela. Saioan, zuzenean, lagun bati bere txakurraren izena tatuatu zion Saralegik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide