Anarik Urmuga mendi ibilaldi musikatuan abestu du

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko uzt. 23a, 08:45
Aizpearron eskaini zuten kontzertuko irudia. (Argazkiak: Urmuga)

Herenegun, Aizpearron (Nafarroa) eskaini zuen kontzertua abeslari azkoitiarrak. Josu Zabala, Miren Narbaiza, Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Donostiako Orfeoia, Idoia Asurmendi eta Baigorriko Gaiteroek ere parte hartu zuten.

Anari abeslari azkoitiarrak Urmuga mendi ibilaldi musikatuari zegokion kontzertuan parte hartu zuen herenegun, asteazkena, Aizpearron (Nafarroa). Uztailaren 13an hasi zen ibilaldia, eta hilaren amaierara arte hemeretzi mendi ibilaldiz eta hamahiru kontzertuz gozatzeko aukera izango da Euskal Herria mendebaldetik ekialdera lotuko duen jaialdian.

Urmugan hainbat euskal musikari ari dira parte hartzen. Herenegun Anarirekin batera aritu ziren, besteak beste, Josu Zabala, Miren Narbaiza, Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Donostiako Orfeoia, Idoia Asurmendi eta Baigorriko Gaiteroak. 

Urmugak sare sozialetan igo duen bideo honetan ikus daiteke kontzertuaren zati bat:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide