ETB1eko 'Biba zuek!' saioan elkarrizketatu dute Ivan Castro azkoitiarra

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko uzt. 22a, 09:40

Ivan Castro azkoitiarra erizaina da Zumarragako ospitaleko larrialdietan, eta atzo, asteazkena, ETB1eko Biba zuek! saioan elkarrizketatu zuten. Atzokoa egun beltza izan zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; izan ere, 1.583 positibo atzeman zituzten hiru lurraldeetan egun bakar batean, azaroaren 5etik erregistratu duten kopururik altuena. Ildo horretatik, Castrok erizaina eta gaztea izatearen inguruan hitz egin zuen saioan. Hark dioenez, "gogor" dator bosgarren olatua, eta jendeari egoera "lasai hartzeko" eta "bai edo bai txertatzeko" eskatu dio.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide