Bulego musika taldeko kideek Euskarabenturako gazteak bisitatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko uzt. 20a, 13:28
Bulegoko kideak Euskarabenturako gazteen aurrean abesten. (Argazkiak: Euskarabentura)

Kontzertua eskaintzeaz gain, gazteen galderei erantzun behar izan zieten Bulegoko Lizarraldek eta Lizarazuk.

Azkoitiko Bulego musika taldeko Ruben Lizarraldek eta Tomas Lizarazuk Euskarabenturako gazteak bisitatu dituzte. Euskarabentura espedizioaren bigarren txanda Bidania-Goiatzen hasi zuten jzioquitarrek. Azkoitiko bikoteak kontzertu bat eskaini zieten gazteei.

Kanta bat amaitu eta bestea hasi bitartean, berriz, espedizioan parte hartzen ari diren neska-mutilek galderak egin zizkieten Lizarralderi eta Lizarazuri euskara, musika eta taldearen ibilbidea ardatz hartuta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide