Urmuga mendi ibilaldi musikatuan parte hartuko du Anarik

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko uzt. 14a, 11:55

Azkoitiarrak uztailaren 21ean emango du kontzertua, 18:00etan, Aizpearron (Nafarroa). Josu Zabala, Miren Narbaiza, Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Donostiako Orfeoia, Idoia Asurmendi eta Baigorriko Gaiteroak ere han izango dira.

Atzo, uztailak 13, abiatu zen Urmuga mendi ibilaldi musikatua, eta uztailaren 31 bitartean hemeretzi mendi ibilaldiz eta hamahiru kontzertuz gozatzeko aukera izango da Euskal Herria mendebaldetik ekialdera lotuko duen jaialdian. Urmugan hainbat euskal musikarik parte hartuko dute, eta horien artean dago Anari azkoitiarra. Hain zuzen ere, uztailaren 21ean izango da Anariren kontzertua, 18:00etan, Aizpearron (Nafarroa), eta harekin batera honako musikari eta bertsolari hauek egongo dira: Josu Zabala, Miren Narbaiza, Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Donostiako Orfeoia, Idoia Asurmendi eta Baigorriko Gaiteroak. Sarrerak 20 euroren truke eskura daitezke, honako lotura honetan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide