Xabier Euzkitzek Eskolarteko Txapelketa irabazi zueneko irudiak erakutsi dituzte 'Ez da posible' saioan

Erabiltzailearen aurpegia

17 urte zituen Euzkitzek Eskolarteko Txapelketa irabazi zuenean, eta garaipenaren ostean egindako elkarrizketa agertzen da saioan.

ETB 1eko Ez da posible! saioak Euskal Telebista publikoaren artxibategitik jotzen du, garai bateko irudiak berreskuratuz. Gaur egunera ekarri dituzten bideo horietako batek Xabier Euzkitze gaztearen irudiak erakusten ditu; hain zuzen ere, 17 urterekin Eskolarteko Txapelketa irabazi ondoren egin zioten elkarrizketa jasotzen du bideoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide