Xabier Euzkitze elkarrizketatu dute EITB Podkasten 'Barruan gaude' saioan

Erabiltzailearen aurpegia
Xabier Euzkitze.

Azkoitiarra bertsolaritza munduan emandako lehen pausoez aritu da, besteak beste, elkarrizketan. Horrez gain, Euzkitze baserrian bizi izandakoak ere kontatu ditu saioan.

Xabier Peritz Euzkitze elkarrizketatu du Oier Aranzabal kazetariak EITB Podkasten Barruan gaude saioan. Askotariko gaiak izan ditu hizpide saioan azkoitiarrak; esaterako, txikia zenean Euzkitze baserrian bizi izandakoak nahiz bertsolaritza munduan egindako lehen urratsak kontatu dizkio Aranzabali. Honako lotura honetan entzun daiteke saioa, osorik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide