Ariane Aldalur eta Malen Bastarrika, 'Biba zuek!' saioan dantzan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko mar. 28a, 10:21

Inge Morillo azpeitiarrarekin batera, Aldalurrek prestatutako koreografia bat eskaini zuten ostiraleko emanaldian.

Ariane Aldalur eta Malen Bastarrika azkoitiarrak izan ziren herenegun ETB1eko Biba zuek! arratsaldeko magazinaren protagonistetako bi.

Aldalur dantzari eta dantza irakasle gisara egiten ari den ibilbideaz elkarrizketatu zuten aurrena. Gero, Aldalurrek berak Rihannaren Rude Boy kantuarekin osatutako koreografia dantzatu zuen, Malen Bastarrika azkoitiarrarekin eta Inge Morillo azpeitiarrarekin batera.

Lotura honetan ikus daiteke azkoitiarren saioko parte-hartzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide