Maritxu Errazkin elkarrizketatu dute ETB1eko 'Biba zuek!' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko mar. 23a, 15:34
Maritxu Errazkin.

Errepide gainean ibiltzen diren emakumeen inguruko telebista saioa egin zuten atzo 'Biba zuek!' saioan.

Maritxu Errazkin elkarrizketatu zuten atzo, astelehena, ETB1eko Biba zuek! telebista saioan. Errepide gainean ibiltzen ziren eta egun ibiltzen diren emakumeen inguruko saioa egin zuten Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus telebista aurkezleek, eta Errazkinen inguruko pasarteak eta gogoetak ezagutu nahi izan zituzten.

Azkoitiko Aldalur Autobusak enpresa bere senarrak eta biek sortu zuten, 60. hamarkadan. Motorraren mundua gustuko zutelako jarri zuten martxan Aldalur. Harrezkero, Errazkinek 60 urte inguru egin ditu autobus gidari lanetan. Autobusak gidatzen hasi zenean, inguruotan autobusak gidatzen zituen emakume bakarrenetakoa zen Errazkin.

Errazkini egindako elkarrizketa ikus daiteke, hemen. (22 minutu eta 25 segundotik aurrera)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide