'Bizi gira... kutxa bira' egitasmorako musika ondu du Juan Ramon Azpitarte 'Imuntzo' soinu jotzaile azkoitiarrak

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko mar. 20a, 08:00

Azkoitiarrak, Beloki pandero jotzailearekin batera, egitasmorako abestia sortu du. Euskal Herri osoa eta diaspora zeharkatuko dituen egitasmoa da 'Bizi gira... kutxa bira'.

Juan Ramon Azpitarte Imuntzo soinu jotzaile azkoitiarrak Iparra Hegoa elkarteak abian jarritako Bizi gira... kutxa bira egitasmorako musika sortu du, Eleuterio Beloki Beloki pandero jotzailearekin batera; bideoklipean ere parte hartu dute musikariek.

Iparra Hegoa elkarteak 25 urte daramatza euskal nortasuna, euskararekiko atxikimendua eta herri izatearen kontzientzia pizten. Argentinan gaur, martxoak 20, abiatuko da egitasmoa eta Euskal Herriko hamaika txoko zeharkatuko ditu egurrezko kutxa batek. Gaur, Viedmanen (Argentina) abiatuko dute ibilbidea eta maiatzaren 30ean amaituko dute Seguran (Gipuzkoa). Egurrezko kutxa herriz herri mugituko da, eta horrela Euskal Herriko itzulia egin nahi dute. 

Egitasmoan parte hartzen duen herri bakoitzak, gainera, aldarrikapen bat sartuko du kutxa barrura, eta hurrengo herriari gonbidapen agurra idatziko die. Herriz herriko aldarrikapenez gainera, Euskal Herri osoari zuzenduko zaion manifestu bat ere izango du barnean, herri guztietan irakurriko dena.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide