Miren Segurola, Hamaika Gara egitasmoaren barruan solaskide

Erabiltzailearen aurpegia Beittu! 2021ko mar. 19a, 08:04

Hamaika Gara egitasmoak eta Berriak antolatutako solasaldi zikloko Hizkuntza eta politika, normalizazioa helburu mahai ingurua izan zen herenegun. Miren Segurola azkoitiarra, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko koordinatzailea, izan zen hizlarietako bat, Paul Bilbaorekin, Garbiñe Ubedarekin eta Eneritz Zabaletarekin batera, eta Ane Zuazubiskar arduratu zen solasaldia gidatzeaz.

Besteak beste, hizkuntzaren normalizazioan burujabetzak duen gabeziaz, burujabetzaren beharraz nahiz euskalgintzak burujabetza prozesuari egin dakiokeen ekarpenaz aritu ziren hizketan solaskideak, udal mailako, zuzenbide arloko eta kulturgintzako ikuspuntuetatik. Berria.eus-en irakur daiteke asteazkeneko mahai inguruaren kronika.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide